Aturri-Euskal Kostaldea Herri Elkargoan ez dago ibiltariak hartzeko gune egokirik. Nahiz eta Frantziako legeak argiki agintzen duen ibiltarientzako eremuak prestatu behar dituztela, urtez urte errepikatzen da arazoa uda hurbiltzean.
Gizartea
Ibiltariak Fertiladour lantegiko eremu kutsatuan kokatu dira
Fertiladour enpresak Bokalanen dituen lur kutsatuetan kokatu dira ibiltariak. Lur horiek kutsadura erradioaktiboa dute, eta horiek garbitzeko ikerketak burutzen ari dira orain. Urteotan, talde ekologistek salaketak ezarri dituzte, baina ez dute lortu botere publikoen arreta bereganatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu