euskal presoak

Ibon Iparragirre Basurtuko erietxera eraman dute, sukarrarekin

Presoa GIB gaitzak (VIH) jota dago, eta berehala askatu ezean hiltzeko arriskuan egongo dela ohartarazi dute.

2011ko urriaren 11
15:26
Entzun

Ibon Iparragirre euskal presoa Basauriko espetxetik Basurtu Bilboko ospitalera eraman dute gaur, 38,5eko sukarra duelako, ondarroa.hitza.info-k jarri duenez. Inkefzio departamenduan sartu dute.

Iparragirrek berak senideei esan die ez dakiela zergatik eraman duten ospitalera, bera ez da-eta ohartu sukarra daukanik. 

Presoa GIBak (VIH) jota dago eta, haren osasun egoeraren jarraipena egiten duten medikuek ohartarazi dutenez, nabarmen egin du okerrera oso denbora gutxian. Iparragirreren ama Angelita Burgoak ostiralean jakinarazi zuen semeak 17 urte zituenetik daukala gaixotasun hori, "baina kalean zenean bizimodu normala egiten zuen. Kartzelan denetik nabarmen egin du okerrera haren osasunak".

Iparragirre berehala askatu ezean hiltzeko arriskuan egongo dela ohartarazi dute.

Abuztu amaieran ekarri zuten Euskal Herrira presoa, Basaurira. Egoera larria zela ikusita, berehala espero zuen etxean familiak, baina Basaurin dute oraindik preso. "Zeren zain daude?", galdetu du kezkatuta amak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.