Espainiako Etspetxetako Zuzendaritzak onartu egin du Basauriko Espetxeak ostiralean Ibon Iparragirre aske uzteko egin zuen eskaera, presoaren osasun egoera larriagatik. Ondorioz, Iparragirre ospitaletik ateratzen denean zuzenean etxera joan ahal izango du, espetxera itzuli gabe, neurria berehala baita indarrean jartzekoa.
GIB gaitza du Iparragirrek, eta azken hilabeteetan okerrera egin du bere osasun egoerak. Ondarroan Iparra Galdu Baik plataformak hainbatetan eskatu du aske uztea, eta azkenean Espetxetako araudiaren 100.2 artikulua ezarriko diote. Zigorra etxean beteko du eta soilik medikuarengana joateko atera ahal izango du.
Iparragirreri pultsera bat jarriko diote eta uneoro kontrolpean izango dute.