euskal presoak

Ibon Iparragirreren aldeko kautelazko neurria tramiterako onartu du NBEk

Torturaren aurkako nazioarteko erakunde batek egin zuen eskaria, euskal presoa “hiltzeko arriskuan” dagoela eta.

Ibon Iparragirre eta larri dauden beste preso gaixoak askatzeko Ondarran duela bi urte eginiko manifestazioa. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 13a
11:34
Entzun

NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Komisionatuaren torturaren aurkako batzordeak tramiterako onartu du Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen euskal presoaren aldeko kautelazko neurri bat. Torturaren aurkako profesionalen nazioarteko erakundeak eskatu zion neurria NBEri.

Torturaren aurkako Profesionalen Bilguneko Gloria Feierabend mediku argentinarrak azaldu duenez, eskaera bat aurkeztu dute NBEko CPT Torturaren Prebentziorako Batzordean, “kautelazko neurri” gisa, Iparragirreren egoeran esku har dezaten. Feierabendek gogora ekarri du Iparragirre “hiltzeko arriskuan” dagoela, eta Espainiak ukatu egin diola zigorra etxean betetzeko eskubidea. Kautelazko neurri hori ez ezik —onartu egin du CPTk—, hura zabaltzeko beste eskera bat ere egin dute, pazienteak egokien jotzen duen sendagaia hartzearen ingurukoa. Izan ere, Iparragirrek uko egin zion espetxean ematen diotena hartzeari, kalte egiten ziola iritzita. Feierabende: “Espero dugu bigarren eskaera hau ere onartzea”.

Gaiari buruzko azalpenak emateko Iparra Galdu Baik plataformak etzi prentsaurreko bat emango du, Donostian.

Xabier Aranburu, libre

Xabier Aranburu euskal presoa aske geratu da gaur, azken 25 urteetan kartzelan egon ondotik. Herrera de la Manchako espetxetik (Espainia) atera da, 11:30 aldera. Aginakoa (Usurbil, Gipuzkoa) da Aranburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.