euskal presoak

Ibon Meñika libre utzi dute

2011ko azaroaren 12a
18:03
Entzun

Ibon Meñika presoa gaur goizean libre utzi dute, Galizian, larrabetzutik.org web orrialdeak esan duenez. Senide eta lagun batzuk autobusean joan dira hara, eta ondoren Zamudiorako bidea hartu dute.

ETAko bonoak zituelakoan atxilotu zuten Meñika. Jarrai-Haika-Segi auzian zigortu egin zuten, ETArekin lotuta, eta defentsa abokatuak zioen ezin zutela berriro arrazoi beragatik epaitu. Espainiako Auzitegi Nazionalak aintzat hartu du eskaera, eta aske laga du Meñika.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.