pse-ee

Idazkari nagusi izateko hautagaiek hasi dute kanpaina

Bizkaian eta Araban dago lehia. Gipuzkoan Iñaki Arriola da hautagai bakarra, eta PSEko idazkari nagusi izateko soilik Idoia Mendiak aurkeztu du bere burua.

Cristina Gonzalez, abalak aurkezten. RAUL BOGAJO, ARP
2014ko irailaren 8a
11:56
Entzun

PSEko idazkari nagusia eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako idazkari nagusiak aukeratzeko kanpaina abian da. Hautagai izateko beharrezkoak ziren abalak aurkeztu ondoren, irailaren 15era arteko epea izango dute euren asmoen berri emateko. Hilaren 16an egingo dute bozketa.

Arabako idazkaritza nagusirako lehian ariko dira Cristina Gonzalez (abalen %43,78 eskuratu ditu) eta Ivan Ruiz de Eguilaz (bermeen %25,39rekin). Ruiz de Eguilazen arabera, "garrantzitsua" da nondik datozen gogoratzea, etorkizunari "beste modu batera" aurre egiteko.

Bizkaian, berriz, Mikel Torres eta Iñaki Egaña dira hautagaiak. Lehenak 1.080 berme aurkeztu ditu; bigarrenak, 643. Torresek esan duenez, alderdiaren batasuna "bermatuta" dago, eta aukeratua bada, ziurtatu du ez duela alderdiaren barruan "iraultzarik" egingo.

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia izango da, bera baita hautagai bakarra. Berdin gertatzen da Gipuzkoako idazkari nagusi kargurako: Iñaki Arriola bakarrik aurkeztu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.