Mahai Politikoko koordinatzaile, zuzendari eta idazkariez gain, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako arduradun politikoak aukeratzeko hautagaitza bakarra ere aurkeztu zuten lau alderdiek. Gaur, berriz, idazkaritzetarako aurkeztutako hautagaien berri eman du koalizioak. Idazkaritzetara aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu zuen prozesu eratzaileko Berme Batzordeak, eta ostiralean amaitu zen epea.
Hautagaiak:
Enplegua eta Lan Harremanak idazkaritza: Patxi Martinez de Albeniz (Asparrena, 1959). Lan segurtasuneko diplomaduna. Sindikalista.
Fiskalitatea eta Finantzak idazkaritza: Leire Pinedo Bustamante (Sopela1976). Ekonomiako lizentziatduna, finantza kudeatzailea. EH Bilduko legebiltzarkidea.
Sektore Produktiboak idazkaritza: Iker Casanova Alonso (Barakaldo 1972). Idazlea. EH Bilduren legebiltzarkidea, Ekonomia Batzordeko kidea.
Etxebizitza eta Oinarrizko Eskubideak idazkaritza: Maider Otamendi (Eskoriatza, 1976). Ingeniaria. EH Bilduko legebiltzarkidea.
Estatu Eraikuntzarako idazkaritza: Larraitz Ugarte (Oñati, 1976). Abokatua. EH Bilduko legebiltzarkidea. Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea izandakoa.
Askatasun Demokratikoak idazkaritza: Julen Arzuaga Gumuzio (Areta, 1972). Zuzenbideko lizentziaduna, giza eskubideetan masterra. EH Bilduko legebiltzarkidea.
Politika Sozialak idazkaritza: Ander Rodríguez Lejarza (Donostia, 1982). Historia ikaslea. Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohia.
Ingurumena idazkaritza: 1) Silvestre Balerdi (Tolosa 1958). Bide Prestakuntzako Zuzendaria. Irungo EH Bilduko sozioekonomia arduraduna. 2) Dani Maeztu (Durango, 1974). Ingurumen zuzenbideko lizentziaduna.
Lurralde Antolaketa idazkaritza: Unai Fernandez de Betoño (Gasteiz, 1977). Arkitektu doktorea. EHUko hirigintza irakaslea.
Osasungintza idazkaritza: Karlos Ibarguren (Orereta, 1965). Medikuntzako doktorea.
Hezkuntza idazkaritza: Ikoitz Arrese Otegi (Bilbo, 1987). Hezkidetzan aditua eta sexu hezitzailea. Egun, EH Bilduren Hezkuntza Lantaldeko koordinatzailea.
Hizkuntza idazkaritza: Garbiñe Zurutuza Fernandez (Lazkao 1979). Ekonomiako lizentziaduna. Beasaingo udalean EH-Bilduko zinegotzia.
Kultura idazkaritza: Maider Arrieta (Lesaka, 1978). Irakaslea. Lesakako kultura zinegotzia.
Feminismoa eta LGTBI+ idazkaritza: Monika Plazaola (Gasteiz, 1973). Genero eta garapenean aditua eta garapeneko masterduna.
Gazteria idazkaritza: Eraitz Saez de Egilaz (Beasain 1996). Zuzenbide ikaslea.
Adinduak idazkaritza: Marian Esnaola (Deba, 1948). Administraria. Sindikalista eta Duintasuna elkarteko kidea.
Kultur Aniztasuna idazkaritza: Joseba Gines (Iruñea, 1968). Hezitzailea. Burlatako Gizarte Zerbitzuko zinegotzia.
Diaspora idazkaritza: Jasone Agirre Garitaonandia (Abadiño, 1968). Kazetaria. EH Bilduko legebiltzarkidea.
Parte-hartzea eta Gobernantza idazkaritza: Nerea Zubia Blazquez (Oñati, 1983). Psikopedagogiako lizentziaduna. EH Bilduko zinegotzia.
Kirola idazkaritza: 1) Txabo Aragues Orue (Bilbo, 1963). Heziketa fisikoko irakaslea eta entrenatzaile pertsonala. 2) Unai Asurmendi Etxarte (Intxaurrondo, 1976). Heziketa fisikoko irakaslea.