Idazkun elebidunak eskatu ditu Noainerako Nafarroako Parlamentuak

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuan bat egin zuten atzo NaBai, CDN, PSN eta IUNeko ordezkariek Noaingo aireportuan euskara eta gaztelaniazko idazkunak jartzeko eskatzeko. UPN izan zen bestelako postura erakutsi zuen bakarra; gaiari buruz egin zen bozketa abstenitu egin zen. Onarturiko ebazpenean Espainiako Gobernuari zuzendu zaizkio parlamentariak, haren ardura baitira aireportuan egiten ari diren obrak, eta haren egitekoa izango baita idazkunak jartzea. Ebazpenaren alde egin duten diputatuen arabera, aireportuko terminal berrian, idazkunak elebiz agertzen badira, «zerbitzu hobea» eskainiko da, «Nafarroako biztanleri osoari» zuzenduko baitzaizkio modu horretan. Datorren hilerako espero da Noaingo aireportuko terminal berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.