Espainiako Poliziak Azitegi Konstituzionaleko lehendakari ohi Franciso Tomas y Valienteren eta Auzitegi Gorenko magistratu Rafael Martinez Emperadorren hilketekin lotzen du Idoia Martinez.
1968an jaio zen Barakaldon (Bizkaia), eta 1997an atxilotu zutenetik preso zegoen Frantzian.
Estradizioak
Idoia Martinez Espainiara estraditatu du Frantziak
Paristik Madrilera hegazkinez eraman dute gaur goizean Idoia Martinez, eta horrenbestez, Espainiak egindako estradizio eskaera bete du Frantziak. Espainiako Justiziak ETAko Madril eta Ekaitz komandoetako kide izatea leporatzen dio Martinezi, eta, ondorioz, talde horiek aurrera eramandako hainbat erasotan zerikusia izatea. 1997ko azaroan atxilotu zuten Martinez, La Rochellen, eta ordudanik, Frantzian egon da preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu