Gaur goizean Euskadi Irratian egindako adierazpenetan esan du politikak "jendeari entzunda" egin behar direla, eta "ez bulegoan, guztiz aldenduta".
Dioenez, komunikabideetan entzuten diren izenetatik haratago —berea barne—, PSE-EEren buru izateko "beste izen batzuk" ere badaude mahai gainean. Azaldu du bihar Euskadiko batzorde federala daukatela, bilera militanteekin, "emaitzak aztertzeko". Kongresua irailerako deituko dutela gaineratu du.
Patxi Lopez PSOEko idazkari nagusi izateko aukeraren gainean dio "ibilbide handiko pertsona" dela, "oso baliotsua", eta "militanteek asko maite" dutela.