Idoia Mendia: "PSE-EE konferentzian izan bazen, lehendakariak ere nahi zuelako izan zen"

2011ko urriaren 19a
11:37
Entzun

Egigurenen adierazpenek berehalako erantzuna jaso dute Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ahotik. Bakearen bila Patxi Lopez "kiskaltzen" ari dela esan du Mendiak, Egigurenek esan ondoren gehiago eman eta "erre" egin beharko lukeela. "PSE-EE konferentzian izan bazen, lehendakariak ere nahi zuelako izan zen". Gainera, Espainian Rodriguez Zapatero bezain beste bakearekin konprometitu den presidenterik ez dela izan gaineratu du. Manuel Chaves PSOEko presidentek ere Egigurenek hitzak bidegabeak direla esan du: "Sozialista eta lehendakari bezala, politikoki eta pertsonalki, bakearen alde, terrorismoaren aurka eta indarkeria amaitzeko gehien lan egin duena da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.