PSE-EE

Idoia Mendiak babesak jasotzen jarraitzen du

Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten arduradunak sostengua eman dio PSEko idazkari nagusi izateko hautagaiari.

Idoia Mendia, aste honetan, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARP
2014ko uztailaren 17a
14:35
Entzun

Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, hurrengo urteetan PSE gidatzeko "hautagai zoragarria" da Idoia Mendia —hura da, oraingoz, EAEko sozialisten buru izateko aurkeztu den hautagai bakarra—, eta ez da beste hautagairik aurkeztu alderdia "indartu" nahi delako, "bai Euskadin, baita Espainian ere".

Arabako sozialistak lehian

Ivan Ruiz de Egilaz Arabako idazkari nagusi izateko hautagaiak adierazi du barne hauteskundeak irabaziko balitu Arabako idazkariorde nagusi postua egungo beste hautagai Cristina Gonzalezi eskainiko liokeela. Ruiz de Egilaz Arabako ildo kritikoko kidea da, eta uste du militanteek "aldaketa, kohesioa eta batasuna" eskatzen dutela. Horretarako "elkarlana" ezinbestekoa dela esan du.

Haren arabera, ez dago ildo kritikorik eta ofizialik: "Cristina Gonzalez eta ni, biok gara ofizialak". Abalen bilketa ez du sektore kritikoaren barnean bakarrik egingo; "ezkerrera bira" egin eta aldaketa nahi duen ororen babesa lortu nahi du. Dei egin die alderdiko organoei neutraltasunez joka dezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.