Idoia Mendiak esan du PSE-EEk ez lukeela apurtuko boto diziplina

2013ko otsailaren 26a
10:45
Entzun

PSCk Espainiako Kongresuan erabakitzeko eskubidearen alde eta PSOEk, berriz, aurka bozkatuko dutela eta, Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak esan du PSE-EEk ez lukeela PSOEren boto diziplina puskatuko. Nabarmendu du PSC eta PSOE alderdi desberdinak direla eta PSE-EE, aldiz, PSOEren parte dela. "PSOE gara, PSOEren parte gara".

Radio Euskadin elkarrizketatu dute gaur Mendia. Bertan esan du erabakitzeko eskubidea ez dela PSE-EEren "kezka", eta gaineratu du eskubide hori "abertzaleen panpina" dela: "Ez dakit zer duen txarra independentzia defendatzen dutela esateak".

Mendiaren esanetan, lehentasunak "Euskadi barrutik txukuntzeko" eta "autogobernua defendatzeko" garaia da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.