Nafarroako Ogasun zuzendari Idoia Nievesek dimisioa aurkeztu zion atzo Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia kontseilariari. Nafarroako Gobernuak eman du dimisioaren berri, eta "Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren berrantolaketa zabalago batean" kokatu du dimisioa. Gobernuan azaldu du zerga erreformari eta itun ekonomikoaren berritzeari heldu nahi diola 2014an, eta horri begira egin dituela aldaketak.
Jose Raul Goñik ordezkatuko du Nieves. Bihar onartuko dute haren izendapena Nafarroako Gobernuaren bileran.
Dimisioaren zergatiak azal ditzala eskatu diote gobernuari Ezkerrak eta Geroa Baik. Jose Miguel Nuin Ezkerrako parlamentariak uste du "garrantzitsua" dela "dimisioaren arrazoiak azaltzea".