Euskal Herria

Idoya Iragorriren senide eta lagunek Desobedientzia Eguna antolatu dute larunbaterako Sestaon

Gordeta dago gaztea, Segi-ko kide izatea egotzita Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketara ez aurkeztea erabaki zuenetik.

Senide eta lagunen agerraldia. ARP
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko urtarrilaren 21a
17:07
Entzun

Iazko urrian, 36 akusaturekin hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean berrogei gazteren aurka hastekoa zen epaiketa. Idoya Iragorrik, Goizane Pinedok, Unai Pou Ruizek eta Irati Mujikak jakinarazi zuten ez zirela beren kabuz epaiketara joango, eta ezkutatu egin ziren.

Horietako hiru atxilotu eta espetxeratu dituzte jada: Pinedo eta Ruiz larunbatean atxiki zituen Ertzaintzak, mobilizazio jendetsu baten ondoren etxe bateko leihoan kateatu eta gero. Mujika urtarrilaren 9an atxilotu zuten, Aramaion, kaleko jantzitako Espainiako poliziek. Iragorrik gordeta jarraitzen du.

Sestaokoa da Iragorri, eta haren senide zein lagunek, harekiko eta beste hiru atxilotuekiko elkartasuna adierazteko, Desobedientzia Eguna antolatu dute larunbaterako. Kasko plazan dira elkartzekoak, 12:00etan, eta bertaratzeko eskatu diete Bizkaiko Ezkerraldeko herritarrei.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.