Egunerokoa bazter utzi gabe, baina bestelako gaiei ere toki eginez. Horrela dator igande honetako BERRIA.
Bi gai nagusi dakartza gaur kazetak: gaur zortzi egitekoa duten giza kateari buruzko zortzi orrialdeko erreportaje zabala, batetik, eta Aitor Renteria BERRIAko kazetariaren heriotza, bestetik.
Nasa kultur gehigarriak ere gaur du lehen alea: euskal kantagintza dute bertan hizpide Anari Alberdik eta Ruper Ordorikak.
Horietaz gain, baina, bada zer irakurria egunkarian. Besteak beste, Europako Banku Zentralari buruzko erreportajea eta Siriako gerrari buruzkoa. Horretaz gain, elkarrizketa ugari ere aurki daitezke; horien artean, Georges Ibrahim Abdalla preso libanoarrari egindakoa eta Gregorio Monreal 2013ko Euskadi ikerkuntza saridunarena.