Ospakizun nagusia igandekoa izango da, baina, hala ere, aurretik izango dira beste ekitaldi batzuk Euskal Eskola Nazionalaren Egunaren kariaz. Zehazki, bihar zein bihar zortzi (hilaren 22an eta 29an) mahainguru bana egingo dituzte; lehena Azpeitian, eta bigarrena Orion (Gipuzkoa). Nafar estatua / Euskal Herriaren Eskola Nazionala da mahainguru bien gaia, eta Joxe Manuel Odriozolak, Gaizka Arangurenek, Lore Erriondok eta Igor Arroyok parte hartuko dute. Moderatzaile, berriz, Mirari Bereziartu arituko da.
Igandean, berriz, goizeko 10:30etan hasiko dira ospakizunak: ordu horretan, ikastolei ongi-etorria egingo diete udaletxe azpiko arkupeetan, eta salda banatuko dute. 12:00etan, berriz, aurtengo omenduei gorazarrea egingo diete. Nafarroako Estatua aldarrikatu duten historialariak omenduko dituzte, iraganekoak zein egungoak. Hala, Agusti Xaho zein Arturo Campion dira iraganeko historialarien zerrendan ageri direnetako batzuk, eta Tomas Urzainki zein Iñaki Petxarroman egungoen artean.
Ondoren, 13:30etan triki-poteoa egingo dute gazteek, eta 14:30etan herri bazkaria izango da.
Hezkuntza
Igandean, Azpeitian, ospatuko dute Euskal Eskola Nazionalaren Eguna
Azpeitiko Ikasberri ikastolak eta Laguntzaile ikastolen elkarteak antolatuta Euskal Eskola Nazionalaren Eguna ospatuko dute datorren igandean, hilaren 25ean, Azpeitian (Gipuzkoa). Ikastolak "Euskal Herriaren eskola" direla eta "herri ekimenez mantentzen den identitate propioa" dutela azpimarratzea dira ospakizun horren bidez lortu nahi dituzten helburuetatik batzuk. Antso Nagusia Nafarroako erregea eta Nafarroako Estatua aldarrikatu duten historialariak omenduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu