Igandean Falangeak Iruñean antolatutako ekimenaren aurkako mobilizazioan Espainiako Poliziak atzeman zituen lau lagunak aske geratu dira, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez. Atzo utzi zituzten libre, epailearen aurretik igaro ondoren. Dena dela, desordenu publikoak eragitea egozten diete.
Falangeko 40 bat lagun bildu ziren Iruñean, eta haien aurkako ekimenaren aurka egin zuten hainbat eta hainbat herritarrek, hogei taldek deituta.
Poliziak babestu egin zituen Falangekoak eta, AAMren arabera, gero ere "egurrean" jardun zuten poliziek. "Hainbat herritar zauritu zituzten. Ohituta gauden moduan, espainiar poliziak faxistak babesten eta faxismoaren aurkakoak jotzen ikusi ditugu berriro".
politika
Igandean Falangearen aurkako mobilizazioan Iruñean atxilotutako lau lagunak, aske
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu