Marina Sagastizabal, Xabat Moran, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz atxilotu zituzten epaia kaleratu aurretik, baina ez zituzten beste hiru zigortuak —Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles— atxilotu. Zaldibarrek zabaldutako mezuan, nabarmendu du "harro egoteko moduko erantzuna" eman ziola Auzitegi Nazionalaren epaiari.
"Espainiako Estatuak erakutsi du zein den bere aurpegia", adierazi du Zaldibarrek: "Ez du inolako asmorik Euskal Herrian bake egoera bat egon dadin". Haren iritziz, gazteria jarri dute jomugan, "euskal gazteria delako aldaketaren berme eta motor".
"Borrokan jarraitzera" eta "epaiketa politikoak etetera" deitu du, eta, bide horretan, dei egin du igandean Gasteizen egingo duten mobilizazioan parte hartzera.