Igandean hildako umearen ama zentro itxi batera bidali dute

17 urte ditu; erietxean egon da, erditu osteko hemorragia baten ondorioz. Jaioberriaren ama dela baieztatu dute.

2019ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
ARRASATE. Igandean Arrasaten (Gipuzkoa) kalean hilda agertu zen jaioberriaren ama adingabeentzako zentro itxi batera bidaltzea erabaki zuen atzo Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzak. 17 urte ditu emakumeak; igandean bertan atxilotu zuten, baina ospitaleratuta egon zen atzora arte, erditu ostean izandako hemorragia arta ziezaioten joan baitzen Debagoieneko erietxera. Deklarazioa hartu ostean erabaki zuen fiskalak adingabeentzako zentro batean sartzea.

Ume jaioberria igande eguerdian aurkitu zuen herritar batek, Galizia kalean, auto baten azpian; plazenta zuen alboan. Larrialdietako zerbitzuak ere bertara hurbildu ziren, baina haurra hilda zegoela berretsi zuten. Ondoren jakin zuen Ertzaintzak neska gazte bat Arrasateko erietxean agertu zela erditu berritan, eta han atxilotu zuten. Atzo baieztatu egin zuten gaztea hildako umearen ama zela; Nafarroan bizi da berez, baina Arrasaten ere ibiltzen da, bertakoa baitu amona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.