Politika

Igandean Ipar Euskal Herriko bozketa egunaren berri emango du BERRIA.INFOk

Akitaniako hauteskundeen eta Bateraren eta AHTren inguruko galdeketen berri emango du 20:00etatik aurrera.

2010eko martxoaren 12a
17:06
Entzun
Boza emateko eguna dute igandea Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Batetik, Akitaniako Kontseilua osatzeko hauteskundeak egingo dira, eta hautesleek aurkeztu diren hamaika zerrenden artean egin beharko dute hautua.

Bestetik, Baterak antolatuta instituzio propioaren inguruko galdeketa egingo da herri gehienetan; hautesleen %91k izango du gai horri buruzko iritzia emateko aukera. Azkenik, AHTaren egokitasunari buruzko galdeketa egingo da beste herri askotan.

Horien guztien berri emango du BERRIA.INFOk igandean bertan, arratsaldeko zortzietatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.