Hezkuntza

Igandean Murgian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaia

Musika emanaldiak, antzerkia, batukadak, pailazoak, artisautza postuak eta grafitti tailerrak izango dira, besteak beste. 'Flashmob' bat egin dute jaia iragartzeko. [Youtube]http://youtu.be/BXayu-MA3Ew[/Youtube]

2013ko maiatzaren 28a
15:17
Entzun

Arabako Murgia herrian egingo dute festra, eta aurtengo jaiaren leloa ‘Haziak indartu’ da. Honakoa adierazi dute antolatzaileek: "Pertsona askoren adoreari esker, Europan erreferente den eskola publikoa dago".

Alberto Santos, Murgiako Virgen de Oro ikastetxeko gurasoak azaldu duenez, antolatutako ekitaldi guztiak euskaraz izango dira, hizkuntza «kalera» ateratzeko beharrari erantzunez. Bezperatik hasiko dira ekitaldiak. Izan ere, larunbatean bisita gidatuak egingo dituzte. Igandean denetarik izango da Murgian: Antzerkia, batukadak, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Astalapo eta Betagarri taldeen kontzertuak, artisautza postuak, grafitti tailerrak...

Denon Eskolako lehendakari Carlos Lopezek hezkuntza komunitateari dei egin dio, "Murgiara joanez kalitatezko euskal eskola publiko bat babes dezan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.