Bi bizkaitarrak ETArekin zerikusia dutelakoan atxilotu zituen Ertzaintzak iragan igande goizean, Portugaleten, Udaltzaingoaren egoitzaren ondoan, etxera bidean zirela. Saiz eta Olmoinkomunikazio egoeran izan dira egunontan, Lege Antiterrorista ezarrita.
Roberto Saizek uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeari; Ana Lopezek, berriz, ukatu egin du ETAko kidea denik. Lopezek salatu duenez, kolpe ugari jaso ditu Ertzaintzaren komisaldegian eman dituen egunetan. Gainera, komisaldegian mehatxu ugari jaso dituela azpimarratu du.
Atxiloketak Bizkaian
Igandean Portugaleten atxilotutako bi lagunak espetxeratu ditu Maria Teresa Palacios epaileak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Maria Teresa Palaciosek Roberto Saiz Olmo eta haren neska-lagun Ana Lopez Barrio espetxeratzea erabaki du. Palaciosek talde armatuko kide izatea leporatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu