Donostiako gazteek aste buruan Donostiako Parte Zaharreko Zuloaga eskolak okupatu zituzten "sinbolikoki" Iruñeko Euskal Jai gaztetxearekiko elkartasuna adierazi eta Gipuzkoako hiriburuan ere gazteentzako gune autogestionatuak behar direla nabarmendu nahian. igandeko 17:00etan hustekoak ziren Zuloagako etxea, jarraian manifestazioa egiteko. Hala ere,gazteek salatu dutenez, igandeko 06:30ak aldera udaltzainak sartu ziren eskolara, eta "irainka, kolpeka eta arrastaka" atera egin zituzten.
Arratsaldean manifestazioa egin zuten, "ertzainekin baimena lortu ondoren". Hala ere, gazteek esan dutenez "ertzain baten bati kableak kruzatuta, bi hanka dituen ororen kontrako karga hasi zen". Herrizaingo Sailaren bertsioa "gezurra" dela esan dute.
Gazteek autogestionatutako lekuen beharra "derrigorrezkoa" dela azpimarratu dute, eta gainertu dutenez, ez daude prest "gizarte kapitalista eta kontsumitzailearen esku" beraien "bizitzak uzteko". Gainera, "agintariek alternatibak ematen ez dituzten bitartean okupazioa zilegi" dela iritzi diote.
Beraz, datorren larunbatean manifestazioa egingo dutela iragarri dute, arratsaldeko 18:00etan Zuloaga plazatik abiatuta.
Gaztetxeak
Igandeko "basakeria poliziala" salatu eta gaztetxeak beharrezkoak direla aldarrikatu dute Donostiako gazteek
Donostiako gazteek igandean gertatutakoa "basakeria" dela salatu dute. Izan ere, "sinbolikoki" okupatu zuten Zuloaga eskolatik "bortizki" atera zituzten gazteak, eta arratsaldean egindako manifestazioan ere istiluak izan ziren. Gertaturikoaren "arduradun politikoak" Odon Elorza eta Ernesto Gasko direla esan dute, eta bi horiek, "gazteak usteltzen jarrai" dezaten "gogo asko" dituztela salatu dute. Gaztetxeak beharrezkoak direla aldarrikatu, eta igandean "egiten utzi ez" zieten manifestazioa larunbat honetan egingo dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu