Igandetik desagertuta zegoen bizkartzain baten gorpua topatu dute Burgetako ibaian

Gasteizko epaile batentzat egiten zuen lan.

2008ko apirilaren 22a
17:01
Entzun
Burgetako (TrebiƱu, Araba) ibaian bizkartzain baten gorpua aurkitu dute gaur, Espainiako Gobernuak Burgosen (Espainia) daukan Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Igandetik desagertua zegoen, eta haren lankideek gaur sartu dute parte. Gasteizko epaile batentzat egiten zuen lan. Gizonezkoa da hildakoa.

Gaur goizean Burgetan bertan haren autoa topatu dute, irekita eta kalterik gabe. Guardia Zibilak bilatze lanetan segitu du, eta ibaian aurkitu du gizonezkoa, hilda, 14:15ean.

Oraindik ez dute hildakoaren izen-abizenik eman, ezta adinik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.