Igandean paseatzera irten zenetik falta zen 79 urteko L.S.V. Muskizko (Bizkai) bizilaguna. Etxera ez zela itzuli eta larrituta, haren senideek atzo eman zieten desagerpenaren berri larrialdi zerbitzuei. Segituan, bilatzeko lanak jarri zituzten abian. Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA, desagertuaren senideak eta Muskizko bzilagunak aritu dira bilaketan, Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuetako teknikari batek gidatuta. Janeo mendiaren inguruan ibili dira, batik bat, han ibiltzen baitzen paseoan desagertua.
Azkenean, gaurgoizaldeko ordubatak aldera aurkitu dute, Pobeñatik hurbil dagoen mendi inguru batean. Oro har, ondo zegoen, baina hipotermia zantzuak atzeman dizkioetenez Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxera eraman dute.
Gizartea
Igandetik desagertuta zegoen Muskizko adineko gizonezko bat onik aurkitu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu