Juan Mari Igarataundi, Jose Ignacio Gaztañaga eta Jose Mari Perez Txuri euskal presoak aske gelditu dira gaur arratsaldean.
Igarataundi preso zestoarra (Gipuzkoa) arratsaldeko lauak inguruan askatu dute. Leongo Mansillako espetxean (Espainia) egon da preso 25 urtez. 1987an atxilotu zuten eta 2009an zen irtetzekoa zigorra beteta, baina Auzitegi Nazionalak zortzi urterako luzatu zion espetxealdia 197/2006 epaia aplikatuta.
Gaztañaga arrasatearra (Gipuzkoa) 1988an atzeman zuten eta 2006tik egon behar luke aske. Auzitegi Nazionalak baina ebazpen irmoa atzera bota eta 2018ra arte luzatu zion zigorra.
Txuri preso zarauztarra (Gipuzkoa) ere kalean da, etxerako bidean. 25 urte egin ditu preso, 2008an behar zuen aske.