Igarki Robles eta Intza Oxandabaratz presoak libre geratuko dira orduotan

2012ko martxoaren 16a
22:35
Entzun

Igarki Robles presoa (Gasteiz) aske geratuko da dazoten orduetan, 30.000 euroko bermepean, Etxeratek dioenez. 2010eko urrian atxilotu zuten, beste hamahiru gazterekin batera. Murtzia II.a espetxean (Espainia) dago.

Intza Oxandabaratz presoa ere behin behineko askatasunean libre geldituko da datozen orduetan. Joan den abenduan atxilotu zuten Julen Mujikarekin batera Donibane Garazin. 2009ko abuztuan Herault departamenduko Minerve herrian aurkitutako ETAren zulo batekin lotura izatea egotzi zieten. Oxandabaratz haurdun dago eta apirilean espero du umea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.