Igeldo udalerri bihurtzea aztertuko du diputazioak
DONOSTIA. Gipuzkoako Diputazioak eta Itsas Aurre elkarteak bilera bat egin zuten atzo, Igeldo Donostiako auzo izateari utzi eta udalerri bihurtzeko eskariaz hitz egiteko. Itsas Aurreko kideek aukera hori aztertzeko eskatu zioten Gipuzkoako Administrazio diputatu Garbiñe Errekondori, eta afera «sakon» aztertzeko konpromisoa azaldu zuen Errekondok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu