Igeldoko desanexio prozesuaren kronologia

2013ko abenduaren 17a
13:55
Entzun

1994ko azaroaren 27a: Igeldon erreferenduma egin zuten, herritarrak banatzearen alde edo kontra zeuden jakiteko. Igeldoarren %62,5ek udalerri independente izatearen aldeko botoa eman zuten.

1995eko otsailaren 14a: Igeldok independentzia lortzeko eskaera ofiziala egin zuen Donostiako Udalean.

1995eko apirila: Donostiako Udalak Foru Arau berria onartu eta Igeldoren banatzeko baldintzak gogortu egin ziren. Donostiako Udalak Foru Arau berria aplikatu zion Igeldori, eta aurretik egindako eskaerari ezezkoa eman zion. Igeldok Foru Arau berria eta udalaren erabakia errekurritu egin zituen. EAEko Epaitegi Nagusiak Igeldori arrazoia eman zion, eta Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak Madrilgo Epaitegi Gorenean errekurtsoa jarri zuten.

1999ko irailaren 17a: EAEko Epaitegi Nagusiak aginduta, Donostiako Udaleko osoko bilkuran banatze eskaera bideratzea erabaki zuten, baina udalak banatzearen aurkako defentsa egiteko txosten bat ere egin zuen.

1999ko azaroa: Diputazioak banatze espedientearen izapidea gelditzea erabaki zuen, Madrilgo errekurtsoen epaia atera arte.

2002 eta 2003: Madrilgo bi epaiak Igeldoren aldekoak izan ziren.

2003: Igeldoarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeei denbora eskatu zieten bi txosten egiteko.

2005eko azaroaren 30a: Igeldoarrek txostenak aurkeztu zituzten, eta Gipuzkoako Batzar Nagusien esku utzi zuen Igeldo udalerri izan zitekeen edo ez erabakitzea.

2010: Gipuzkoako Foru Aldundiak atzera bota zuen Igeldo Donostiatik banatzeko erabakia. Itxas Aurre elkarteak auzitara jo zuen.

2013ko ekainaren 3a: Itxas Aurre elkarteak Igeldo Donostiatik banatzeko tramiteak berriro abian jartzeko eskatu zuen.

2013ko uztailaren 15a: Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen prozesua abiatuko zuela.

2013ko azaroaren 10a: egin zuten kontsulta. Parte hartzea %72,1ekoa izan zen, eta igeldoarren %61,38k baiezkoaren alde egin zuten.

2013ko abenduaren 17a: Gipuzkoako 89. herria izango dela iragarri du Gipuzkoako Diputazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.