San Tomas jaia aldarrikapen eguna izaten ari da. Ehunka herritar batu ditu Igeldoko herritarren eskubideak errespeta daitezen eskatzeko manifestazioak. Herritarrek Donostiatik banandu nahi dutela esan zuten igeldotar gehienek herri galdeketan, eta hori aintzat hartzeko eskatu dute.
Hain justu, azaroaren 10ean egin zuten galdeketa, eta parte hartzea %72,1ekoa izan zen. Desanexioaren alde bozkatu zuten %61,38k. Bide horretatik, Joan den abenduaren 18an Gipuzkoak udalerri berri bat zuela iragarri zuen diputazioak, 89. herria. Donostiatik bereizi eta gero, independentea zela Igeldo. Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak hartu zuen erabakia.
Datozen udal hauteskundeak egin arte, batzorde kudeatzaile baten esku geldituko da Igeldoren funtzionamendua, baldin eta oposizioak ezartzen duen helegiteak aurrera egiten ez badu.