Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño espetxera bidali ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Inkomunikatuta eduki dituzte astearte goizaldean atxilotu zituztenetik.
Atxilotuen senideak Madrilera joan dira.
Igerategi eta Otaño astearte goizaldean atzeman zituen Guardia Zibilak Tolosan eta Andoainen (Gipuzkoa), ETArekin lotuta.