Gaur bukatu da EHUko errektoretzarako hauteskundeetan hautagai izateko epea, eta bik eman dute izena: Ignacio Perez Iglesiasek eta Antonio Verak. Aurrenarena jakinekoa; bigarrenak hautagaitza aurkeztuko zuen zurrumurrua bazebilen, eta gaur egin da ofizial.
2004an Perez Iglesiasek irabazi zituen EHU hauteskundeak -Iñaki Antiguedad izan zuen lehiakide bigarren itzulian-, eta bera izan da errektorea ordutik. Berriro izan hura du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpusetako buru.
Antonio Vera, Aljebra Matematiketan katedraduna da. Irakasleen soldata osagarrien gaineko kudeaketarekiko desadostasuna nabarmendu du hark, irakasleen artean egonezin handia eragin duelakoan.
Antiguedadek aurtengo bozetan ez parte hartzea erabaki du, nahiz eta eztabaidarako tartea zabaldu nahi duen.
Bi hautagai baino ez direnez aurkeztu, maiatzaren 22ko hauteskundeetan boto gehien jasotzen dituena izango da EHUko hurrengo errektorea, bigarren itzulirik jokatu gabe.
50.000 ikaslek izango dute botoa emateko aukera, 4.500 irakaslek eta 1.500 langilek.
Unibertsitatea
Ignacio Perez Iglesias eta Antonio Vera dira EHUko errektoretzarako hautagaiak
Maiatzaren 22an izango dira hauteskundeak, itzuli bakarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu