Epaitegiak

Ignacio Polori urte eta erdirako kendu diote gidabaimena

Alkohola edanda gidatzeagatik zigortu dute; 2.100 euroko isuna ere ordaindu beharko du.

Ignacio Polo, joan den astean, epaitegira bidean. VILLAR LOPEZ / EFE
2015eko otsailaren 16a
14:47
Entzun

Urte eta erdirako gidabaimena kentzera eta 2.100 euroko isuna ordaintzera zigortu dute Ignacio Polo Iruñeko Hiri Segurtasuneko zinegotzi ohia. UPNko zinegotziak 2014ko udaberrian dimititu zuen, alkohola edanda zihoala gidatzen harrapatu eta gero. 

Epaileak, fiskalak eta akusazio partikularrak eskatutako zigorra baino  txikiagoa ezarri dio Polori. Hurrenez hurren, gidabaimena bi urterako eta hiru urterako kentzea eskatzen zuten. Isun handiagoa ordaintzea ere eskatzen zuten, eta Kontuz elkarteak hamar hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.