Igoera handiena, erdarazkoentzat

Jaurlaritzak euskarazko hedabideentzako laguntzak argitaratu ditu aldizkari ofizialean

Erredakzioa
Donostia
2009ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EAEren Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu euskarazko hedabideentzako 2009ko diru laguntzak. Azken urteotako joerari jarraitu dio laguntza politikak: 368.372 euro gehiago jasoko dituzte euskarazko hedabideek, baina igoerarik handiena euskarazko gehigarriren bat argitaratzen duten erdarazko egunerokoek izango dute. BERRIAk iaz baino 12.386 euro gutxiago jasoko ditu. Laguntza horiek Patxi Baztarrikak zuzentzen zuen sailburuordetzak atondu ditu, alegia, aurreko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.