Hona hemen Goikoleak kontatutakoaren pasarte batzuk:
“Begietako zintaren behealdetik zeozer ikus nezakeen, eta bota militar pila bat ikusi nituen. Une batean hanketatik gertu zerbait sumatu nuen; zigarro bat itzali zidaten behatz batean”.
“Eguerdiko hamabiak-edo izango ziren Mossadeko bi gizon etorri zirenean. Bi aukera jarri zizkidaten mahai gainean. Epaiketa bat nahi nuela esatea zen lehena [...]. Bigarren aukera muturren aurrean nuen papera sinatzea zen. Gazteleraz zegoen testua, eta jartzen zuen herrialdea nire borondatez utziko nuela eta inor ez nuela horren errudun egingo”.