Atxiloketa

Igor Maiora atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen

Baldintzapeko askatasunean zegoen. Atxiloketak kale erasoekin duela zerikusia dio Ertzaintzak. Ez dute inkomunikatu. Etxea miatu dute eta ordenagailu bat eta poltsa batzuk eraman dituzte handik. Lan egiten zuen taberna ari dira miatzen orain.

2007ko abuztuaren 13a
17:51
Entzun
Askatasunak agertu duenez, 11:45 aldera aurpegia txanoekin estalita zuten ertzainak sartu dira Igor Maioraren etxera, Gasteizko Aiztogileen kalean, eta atxilotuta eraman dute. Hala ere, ez dute inkomunikatu eta konfiantzazko abokatuarekin egoteko aukera izan du. 14:30 arte Maioraren etxea miatzen aritu dira, eta ordenagailu bat eta poltsa batzuk eraman dituzte handik. Gero, Maiorak lan egiten duen taberna miatzeari ekin diote, Aiztogileen kalean bertan. Etxea miatzen ari ziren bitartean gazte talde bat protestan aritu da kanpoan.

Maiorak 27 urte ditu etaiazko urrian atxilotu zuten ertzainek aurreneko aldiz, 2006ko abuztuan Vitaleko kutxei molotov koktelekin eraso egitea egotzita. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok espetxeratzeko agindu zuen, eta hilabete batzuez kartzelan egon otean, baldintzapean zegoen libre orain.

Ertzaintzak Efe albiste agentziari agertu dionez, kale erasoekin lotuta atxilotu dute berriro.

Askatasunak atxiloketa gaitzetsi du, eta EAJri eskatu dio ezker abertzalearen kontrako "jazarpena eta jarrera basatia" albo batera uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.