Deklarazioa hartu ondoren, maiatzaren 19an Gasteizen Vital kutxaren bulego bati eraso egitea egotzi dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok Igor Maiorari, eta kartzelara bidali du.
Maiora atzo eguerdian atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen, bere etxean, Aiztogileen kalean. 27 urteko gaztearen etxea eta lan egiten duen taberna miatu zituen Ertzaintzak, eta ordengailu bat eta beste zenbait gauza eraman zituzten.
Askatasunak jakinarazi duenez, Maiora ez zuten inkomunikatu eta konfiantzazko abokatua izan zuen ondoan Ertzaintzaren galdeketari erantzuteko. Hala ere, uko egin zion deklaratzeari. Gaur, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute, Del Olmo epailearen aurrera.
Atzo arte baldintzapeko askatasunean zegoen Maiora. Izanere, iazko urrian atxilotu zuen Ertzaintzak lehen aldiz, abuztuan bi erasotan parte hartu izana egotzita. Ismael Moreno epaileak kartzelara bidali zuen, baina hilabete batzuren buruan aske utzi zuten baldintzapean.
Igor Maiora espetxeratzeko agindu du Del Olmo epaileak
Maiatzean kutxa automatiko bat erretzea leporatzen dio. Baldintzapeko askatasunean zegoen atzo Ertzaintzak atxilotu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu