Igor Martin eta Olaitz Lema ere espetxera bidali ditu Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, ETArekin zerikusia dutela leporatuta. Martini ETAk 2005ean Avilan (Espainia) industrialde batean bonba-autoz egindako atentatuan parte hartzea egotzi dio eta Lemari ekintza hura egiteko lehergaiak garraiatzea.
Ertzaintzak asteartean atxilotu zituen biak: Martin Jacan (Huesca, Espainia), Espainiako Poliziarekin elkarlanean, eta Lema Berriatuan (Bizkaia). Harrezkero inkomunikatuta izan dituzte.
Lehengo asteko polizia operazioarekin lotuta atxilotu zituzten. Zazpi lagun atzeman zituen Ertzaintzak, ETAren talde bat osatu izana egotzita, eta Velasco epaileak kartzelara bidali ditu denak. Hain justu, Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Xabier Zubizarreta aurreko asteko asteartean atxilotu zituzten, eta Urtza Alkorta eta Zunbeltz Bedialauneta ostegunean. Atxilotuetako bortzek Ertzaintzak torturatu dituela salatu zuten.
Atxiloketak
Igor Martin eta Olaitz Lema ere kartzelara bidali ditu epaileak
Aurrenari 2005ean ETAren atentatu batean parte-hartzea egotzi dio eta bigarrenari laguntza ematea. Ertzaintzak asteartean atxilotu zituen, lehengo asteko operazioarekin lotuta. Denera bederatzi lagun sartu dituzte espetxean; atxilotutako guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu