Ertzaintzak Igor Martin Niño -Espainiako Poliziarekin elkarlanean- eta Olaiz Lema atxilotu ditu gaur arratsaldean Jacan (Huesca, Espainia) eta Berriatuan (Bizkaia), lehengo astean egindako operazioarekin lotuta, Efe Espainiako berria agentziak zazpiak pasatxo esan duenez. Dena dela, Lemaren lankideen arabera, hau atxilotzean ertzainek ez dute agindu judizialik erakutsi, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren webak dioenez.
Ondarroakoa (Bizkaia) da Lema, eta 27-28 urte dauzka. Gardotza pabilioietan beharrean ari zela atzeman dute. Bikotekidea du Martin.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak operazioa itxitzat eman zuen asteburuan.
Lehengo astean Ondarroan, Durangon, Gizaburuagan (Bizkaia), Mutrikun eta Deban (Gipuzkoa) zazpi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak berak, ETAren talde bat osatu izana egotzita, eta Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu denak. Hain justu, Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Xabier Zubizarreta asteartean atxilotu zituzten, eta Urtza Alkorta eta Zunbeltz Bedialauneta ostegunean.
atxiloketa
Igor Martin eta Olaiz Lema atxilotu dituzte, lehengo asteko operazioarekin lotuta
Aurrena Espainian atzeman dute -Jacan- eta bigarrena Berriatuan. Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak operazioa itxitzat emana zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu