Gertakaria
Ihes egindako orein batek trafikoan trabak eragin ditu, Donostian
Martutene auzoko baserri batetik alde egin du, eta Anoeta inguruan ibili da. Udaltzainek Errondo pasealekuan harrapatu dute.
Donostiako Martutene auzoko baserri batek orein batek ihes egin du gaur goizean, jabeak Euskadi Irratiari agertu dionez, baserrira sartu diren txakur batzuekin izututa. Ihesean, Anoeta ingururaino iritsi da, eta han trafikoa oztopatuz ibili da, batera eta bestera. Azkenean, Errondo pasealekuan harrapatu dute udaltzainek. Euskadi Irratiaren arabera, albaitariak aztertzen ari dira oreina, baina lehen arrastoen arabera, ondo dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu