Nafarroako Foruzaingoak zezen bat tiroz hil du Zolinan, lursail batetik ihes egin ondoren jabeetako bat zauritu duelako. Gizonari ez dio adarra sartu, baina Iruñera eraman dute, ospitalera.
Sos Nafarroak 10:55ean jaso du abisua. Poliziak zezena hiltzeko arrazoia "arrisku potentziala" izan dela adierazi dute.