Euskal iheslari eta deporatatuen egoerari konponbidea ematea posible dela ziurtatu du, gaur, Kalera Kalera plataformak, Tolosan egin duen ekitaldian. Horretarako, akordioak lortzera dei egin diete alderdi politikoei eta erakundeei. Plataformak "iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria" aldarrikatu du.
Kalera Kalerak antolatu duen Iheslari eta Deportatuen Egunean, sagardo dastaketa, musika eta bertsoak izan dira, eta hainbat iheslari eta deportatu ohi txalupan gerturatu dira Tolosako erdigunera.
Sagardo dastaketari hasiera eman diogu eta iheslari eta deportatu ohiak errekatik bera datoz !!!#IheslariEgunapic.twitter.com/UTI6A31EHl
— Sortu Tolosa (@SortuTolosa) 6 de octubre de 2018
Eguerdian, ekitaldi politikoa egin dute. Joxi Zabala eta Joxean Lasa izan dituzte gogoan, GALek bahitu, torturatu eta hil zituela 35 urte betetzear direla. Jon Irazola iheslari ohiak hartu du hitza, eta ohartarazi du iheslari eta deportatuen auzia "agenda politikotik kanpo" gelditu dela. Kalera Kalerak ohartarazi du Euskal Herrian ez dela bizikidetza eta normalizaziorik izango "preso edo iheslari bat existitzen den" artean. "Soluzioak integrala izan behar du", nabarmendu dute.
Irazolaren esanetan, iheslari eta deportatuen auzia konpontzea posiblea da, "lege arruntean oinarritutako eta zentzuzkoak diren neurriak aplikatuz". Horretarako, lehenengo urratsa Auzitegi Nazionalari dagokiola adierazi du. Hark "heslarien egoera jurudikoaz abokatuei ukatzen dien informazioa zuzen eta oztoporik gabe" erraztu beharko luke. Bigarren urratsa preskripzio epeak era arruntean kontabilizatzea litzateke, "trikimailurik erabili gabe". Azkenik, torturaren praktikarekin kutsatuta dauden sumario eta txosten juridikoak indargabetu” behar direla gaineratu du. "Neurri hauekin iheslari eta deportatuen %80aren egoera konpon liteke".
Coviteren protesta
Kalera Kalera ekitaldia egiten ari zela, Covite biktimen elkarteko presidente Consuelo Ordoñez eta elkarteko beste bi kide ekitaldia egiten ari ziren karpara sartu dira, kartelak eskutan. "Itzuli zaitezkete, ostatua eta mantenua dohainik duzue" zioten kartelak eskuan. "Justizia" eskatzera joan direla adierazi du Ordoñezek.
Consuelo Ordóñez (Covite) irrumpe en el acto en favor de huidos de ETA para reclamar "justicia" https://t.co/QrPPN4TDe8pic.twitter.com/GiLr16VKCV
— Europa Press (@europapress) 6 de octubre de 2018
Sortuk ohar bidez salatu du Coviteren jarrera. Haren esanetan, Covite biktimak erabiltzen ari da. "Biktimak bigarrenez biktima egiten dituena, sufrimendu gehiago eragiten diena, ez dira Kalera Kalerak antolatu duen ekitaldiaren gisakoak, Covite bezalako talde ultrek beraiek era alderdikoi eta zitalean erabiltzea baizik".
Sorturen iritziz, Covitek "iraganean ainguratuta" mantendu nahi du euskal gizartea. "Herri onek bakea nahi du", adierazi du ezker abertzaleak.
COVITE Tolosako #IheslariEguna-ko ekitaldia oztopatzera etorri da.
— #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 6 de octubre de 2018
Gogor salatzen dugu. Ekitaldi baketsu bat lehertzera etorri dira. Enfrentamendua probokatu nahi dute, herri hau iraganera itzularaziz, euskal gizarteak bakea nahi duenean. pic.twitter.com/FsAbujHmin