Izan ere, egoz dakieken delitua finantza arlokoa litzateke, eta ez Andreuk formulatu bezala ETArekin zerikusia izatea.
Arratsaldeko 19:00etan elkarreratzea egin da Baionan hiru pertsona horiek aska ditzatela eskatzeko. Eguerdian, berriz,Ihintza Arrieta Gureak-eko kide eta Gure Irratiko kazetariaatxilotuta eta inkomunikatuta zeukatela salatzeko, elkarretaratzea egin dutehainbat komunikabidetako 60ren bat langilek Baionan. Gure Irratiko eta haiekin batera Euskal Irratien Federazioa osatzen duten Irulegiko Irratiko, Xiberoko Botzako eta Antxeta Irratiko lankideez gain, BERRIA, 'Journal', 'Gara', 'La Semaine', ETB eta France Bleuko langileek parte hartu dute bilkuran. Arrieta atzo atxilotu zuten Le Vert epailearen aginduz Gureak elkartearen aurkako operazioan.
Atzo goizeko zazpi eta erdietan atzeman zuen Frantziako Poliziak Arrieta, Basusarrin (Lapurdi), bere etxean 20 hilabeteko semearekin zela. Gureak elkartearen aurkako operazioan atxilotu zuten. Presoen senideen Ipar Euskal Herriko elkartea zen Gureak, harik eta Senideak-ekin bat egin eta Etxerat sortu arte.
Coyos eta Ramiro, berriz, arratsaldean atxilotu dituzte, Baionako polizia etxean deklaratzen ari zirela. Izan ere, atzo Arrieta atxilotzeaz gain deklaratzera joateko agindua eman zieten Gureak-ekin harremana izan duten beste hamar laguni. Coyos eta Ramiro ziren horietako bi, eta gaur arratsaldean deklaratzen ari zirela atxilotu eta inkomunikatu dituzte. Esan bezala, dagoeneko inkomunikazioa altxa diete, eta litekeena da laster aske geratzea.
Gureak-en aurkako operazioa
Ihintza Arrieta aske utzi dute, eta gainerako bi atxilotuei inkomunikazioa kendu diete
Le Vert epailearen aginduz Frantziako Poliziak atzo atxilotutako Ihintza Arrieta Gure Irratiko kazetaria aske utzi dute. Halaber, operazio berean atxilotutako beste bi lagunei —Anne-Marie Coyos eta Maite Ramiro— inkomunikazioa kendu diete. Ipar Euskal Herriko presoen senideen bilgune zen Gureak elkartea izan da operazio horren jomuga, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen eskaera bat aintzat hartuz abiatu du Le Vertek. Atxilotutako jarraitzen duten biak finantzetako Poliziaren galdeketa ari dira erantzuten, eta agi denez, litekeena da laster aske geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu