II. Mundu Gerrako eta 36ko gerrako armen salmenta sare bat atzeman dute
1936ko gerrako eta II. Mundu Gerrako granadak, fusilak, metrailetak, obusak, pistolak eta beste zenbait arkeologia pieza atzeman ditu Espainiako Poliziak. Hamar lagun atxilotu ditu, haietako bat Bilbon, armen salerosketan aritzea egotzita. Poliziaren esanetan, arma batzuk oraindik lehertzeko gai ziren, eta legeak debekatu egiten du halako armak edukitzea, saltzea edo erostea. Bildumak egiten dituztenen kasuan, berriz, beharrezko da baimenak eskatzea eta Espainiako Defentsa Ministerioari piezak erakustea. Armez aparte, erromatarren, arabiarren eta iberiarren txanponak eta haitzezko lantza eta aizkorak ere atzeman ditu Poliziak. Pieza horietako batzuk Bilboko pabiloi batean aurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu