'cabacas auzia'

Iñigo Cabacasen heriotzaren urteurrenaren inguruan hainbat ekitaldi egingo dituzte

Urtebete igaro arren, polizia ereduan aldaketarik egon ez izana salatu dute Iñigo Gogoan herri ekimeneko kideek.

2013ko apirilaren 3a
17:22
Entzun

Iñigo Gogoan herri ekimeneko kideek agerraldia egin dute goizean, haren heriotzaren urteurrenaren inguruan antolatu dituzten ekitaldien berri emateko. Ostiral honetan Cabacasen familia eta lagunek egingo dioten omenaldia babesteaz gain, herri ekimenekoek hitzaldia, omenaldia, mahai ingurua eta manifestazioa prestatu dituzte datorren asterako.

Urteurrena “inflexio puntu bat” izan behar dela esan dute, gizartean eman beharreko eztabaida eta parte hartzeari dagokionez. “Urteurren honek aldaketa nabarmena suposatu behar du. Jauzi kualitatiboa eman nahi dugu, eskakizunen eta exijentzien gainetik, subjektu eta agente aktibo izan behar dugulako benetako aldaketa lortu nahi badugu” , azaldu du Urtzi Ugalde herri ekimeneko ordezkariak.

Urte “luzea eta gogorra” izan dela adierazi dute eta polizia ereduan aldaketarik egon ez izana salatu. “Ardura politiko eta judizialik argitu gabe, fiskaltzaren ikerketarako borondate falta agerian geldituta eta buruzagi polizialek ezer argitu gabe”. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak “gertutasuna eta gardentasuna” aipatu arren, urratsik edo aldaketarik ez egitea gaitzetsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.