euskal presoak

Iñigo Lamarca: "ETAko presoentzat espetxe legedi orokorra aplikatu behar da"

EAEko Arartekoak eskatu du ETAko presoentzako lege zehatzak alde batera utz daitezen 

2012ko urtarrilaren 31
12:52
Entzun

Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak ETAko presoentzat espetxe legedi orokorra aplikatu behar dela adierazi du gaur goizean, Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean. Lamarcaren arabera, ETAk jarduera armatua amaitu du "balio demokratikoak basakeriaren gainetik jarri direlako". Horregatik, "penitentzia arloan egindako eskaeretan ere nagusitasun moral hori gailendu beharko litzateke". 

Horrela, legediaren berrikuspena eskatu du, baita ETAko presoentzako lege zehatzak alde batera uzteko ere. "Guzti hori bateragarria da errespetuarekin eta terrorismoaren biktimen errekonozimenduarekin".

Bestetik, gizarteak "balio demokratikoak %100ean barnera ditzan" beharrezkoa da Lamarcaren ustez, "indarkeriaren bazterketa errotikako eta erabatekoarekin".  Autokritika egiteko beharra ere nabarmendu du. 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.