Iñigo Urkullu (EAJko EBBko presidentea): "Erabakia politikoa da, eta Kongresuko Mahaiak malgutasun gehiagorekin jokatu behar zuen. Zenbaitzuk iraganean soilik pentsatzen dute"
Jose Antonio Pastor (PSE-EEko bozeramailea): "Kezkagarria da PPren jarrera Amaiurrekiko. Mariano Raxoik adimenarekin egin behar dio aurre egoerari"
Maria Dolores de Cospedal (PPko idazkari nagusia eta Gaztela-Leongo presidentea): "Nahiago genuke zenbait diputatu gaur hemen [Kongresuan] egongo ez balira"
Rodolfo Ares (Eusko Jaurlaritzako Barne sailburua): "Baldarkeria politikoa da Amaiurri talde propioa izatea ez uztea"