Jose Mujica Uruguaiko presidentea larunbatean iritsi zen Euskal Herrira, Katalunia, Italia eta Poloniarako bidean. 2013an egin bezala, hainbat egun ari da igarotzen Euskal Herrian —hemengoak ditu arbasoak—. Igandean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu zen, Muxikan (Bizkaia).
Larunbatean, berriz, Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuarekin bildu ziren Mugica eta Topolansky, Muxikan bertan.