Elkarri gizarte mugimenduko buruzagiek iragan astean egindako adierazpenak izan ditu hizpide BBBko lehendakariak; hain zuzen ere, euskal gatazkaren irtenbidea hurbil egon daitekeela esan zuten Elkarri-ko arduradunek.
Ildo horretatik, Urkulluk esan du "aurreko hilabeteetan ez bezala", normalizazio politikotik eta elkarbizitzatik hurbil dagoela euskal gizartea: "areago, indarkeriarik gabeko egoera bat ere hurbil dagoela uste dut, baina lana egin behar da iristeko", azpimarratu du.
Jetzaleak normalizazio politiko horretarako bidea lantzen ari direla azaldu du BBBko presidenteak, eta saio horretan kokatu ditu ezker abertzalearekin dituzten harremanak. Hots, normalizazio politikoa erdiesteko asmo soilaz indar politiko guztiekin dituztela harremanak zehaztu du, "indar bakoitza normalizaziohelburu horrekin zein neurritan konprometitzen den ikusteko".
Espainiako Gobernu sozialistaren orain arteko jarrerarekin, berriz, etsitu antzera agertu da Urkullu: Espainiako Estatuaren egituraketari buruz PSOE egiten ari den politika PPk egin zuen politika bera dela azpimarratu du. Halaber, Zapateroren Gobernuak Jaurlaritzari dagozkion gaiez PSE-EEko buruzagiekin izan dituen harremanak gaitzetsi ditu BBBko buruzagiak. Urkulluren iduriko, Gobernu sozialistak Patxi Lopez EAEko sozialisten buruzagia aurkeztu nahi du elkarrizketakide indartsu gisa, hauteskundeei begirako "amarru" batean. Hori dela eta, Jaurlaritzarekiko "leialtasunik gabe" jokatzea egotzi dio Urkulluk Zapaterori.
Jaurlaritzarako hurrengo hauteskundeetarako jeltzaleen apostu estrategikoa EArekin koalizioa egitea dela azaldu du.
Politika
Iñigo Urkullu: "Indarkeriarik gabeko egoera batetik hurbil gaudela uste dut, baina lana egin behar da iristeko"
Iñigo Urkullu EAJko BBB Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak uste du normalizazio politikoa eta elkarbizitza lortzea "hurbil" dagoela; areago, "indarkeriarik gabeko egoera bat" gertu ikusten du, baina hori guztia lortzeko lan egin behar dela azpimarratu du ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan. Espainiako Gobernu sozialista berriari dagokionez, estatuaren egituraketari dagokionez PPren politika bera daramala aurrera iritzi du Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu